Gure eskola herrikoia, publikoa eta euskalduna lelopean aurten ere Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta antolatu dute. Zigak hartu du aurten lekukoa, eta herriko gurasoak izan dira antolatzen aritu direnak, Baztango Udala, BKZ eta Zigako herriaren laguntzarekin.
Egitarauari dagokionez, 10:00etan ongietorria eskainiko zaie ikasle, irakasle eta gurasoei trikitilariekin. 10:30ean mendi ibilaldiak eginen dituzte. Ibilaldi luzea plazatik errepetidorera (2 ordu ingurukoa) eta ibilaldi labura plazatik Xabat aldera. 13:00etan Ene kanta ikuskizuna izanen da eta 14.00etan bazkari autogestionatua eginen dut. 15:30ean dantzaldia izanen dute Hauspolariek taldearekin eta arratsaldean puzgarriak izanen dituzte, besta akitzeko.