Elizondoko Lanbide Eskolako ikasle batzuk astebeteko egonaldia egin dute Baionan

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 25a

Elizondoko ikasleak Baionan egindako egonaldian. Utzitako argazkia

Pirineoetako bi aldetako LHko ikasleen mugikortasuna zabaltzera bideratua dagoen PIREMOBV proiektuaren barne

Elizondoko Lanbide Eskolako Administrazio-kudeaketako Erdi Mailako ikasle batzuk Baionan aste bateko egonaldia egin dute PIREMOBV proiektuaren barne.

Elizondoko Lanbide Eskolako Administrazio-kudeaketako Erdi Mailako ikasle batzuk Baionan aste bateko egonaldia egin dute PIREMOBV proiektuaren barne.

Proiektu hau lanbide heziketa eta enplegu sistemak hobeki ezagutzera eta Pirinioetako bi alderdietako LHko ikasleen mugikortasuna zabaltzera bideratua dago. Elizondoko ikastetxearen kasuan Baionako ikastetxe batekin harremanetan jarri dira hau gauzatzeko. Lehen kontaktu hau hango enpresak ezagutzeko erabiliko da, etorkizunean lantokiko prestakuntzarako (enpresa-praktikak) bilatzeko.

Bidaia eta egonaldia Hezkuntzak finatziatu du PIREMOBV aurrekontuaren gain. Bertzeak bertze, Licee Paul-Vert Institutua, Biarritz eta Baiona hiriak, CCI Bayonnais, Baionako Merkatal Ganbara, Biarritzeko Itsasoaren Museoa- Aquarium, Atelier du Chocolat enpresa, Atelier du Jambon enpresa, Olatu-Leku enpresa mintegia, Merkataritza Bulegoa, Eusko Moneta Erakundea eta Frantziako Sindikatu bat bisitatu dituzte ikasleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun