Aurten 27. edizioa bete duen Pirinioetako arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea egin da Elizondon Merkatuko Plazan asteburu honetan. Nafarroa eta Bizkaiako aziendek lortu zituzten sari gehienak.
Gehien bat Euskal Herrian hazten diren aziendak izan ziren ikusgai Elizondon eta 35 abeltzainek 205 buru lehiaketara aurkeztu zituzten. 18 abeltzain Nafarroakoak ziren (7 Baztangoak), 11 Bizkaitik etorriak eta 6 Gipuzkoatik. Sarien artean bat bereiztekotan, Juan Miguel Agirre Iparrea “Bibi” zenaren omenez, Arraiozko Elizaldeko Isabel Laurnagak jasotakoa, bere ustiategiaren kalitatearengatik. Atal bakoitzeko irabazleak joarea eta 90 euro jaso zituen saritzat, 70 euro bigarrenak eta 50 euro hirugarrenak.
Pirinioetako arraza kasik desagertua egotetik gaur egun 13.000 buru izatera pasatu da, hobekuntza genetikoaren ondorioz. Elizondoko lehiaketan, geroz eta kalitate hobea izaten dela azpimarratu du epaimahaiak.
Gastronomia lehiaketa
Laugarren urtez egin diren gastronomia jardunaldien baitan, lehiaketa izan zen eta Baztango aretxe pintxo, salda eta busti onenak saritu zituzten. Sari nagusi gehienak Oronoz-Mugairiko ostatu-jatetxeek lortu zituzten. Pintxo onenaren saria Arraiozko Nafarmendi jatetxekoak eskuratu da, salda onena Elizondoko Karrika Ostatukoa izan da eta bustirik onena Arizkungo Bixta-Ederrekoa. INTIA-Reyno Gourmet produktu sorta bat eta sukaldaritzako liburu sorta bat, Elizondoko Nafarpress liburudendak eskainia lortu dituzte saritzat.
“Nafarroako Aretxea” sari berezia Elizondoko Saioa ostatuak eskuratu du, aretxearekin lotutako produktu eskaintza orokor onenarengatik. Kasu honetan, Nafarroako Aratxeak eskaini duen 50 kilo behiki, 4 kaja ardo Príncipe de Viana eta sukaldaritzako liburu sorta bat, Elizondoko Nafarpress liburudendak eskainia lortu ditu.
Hamabi kategoria eta sari bereziak
Baserritar bakoitzak kategoria bakoitzera bi buru aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamabi kategoritan sailkatu ziren. Denera, 70 bat sari banatu ziren. Hauek izan ziren saridunak:
ZEZENKOAK
24 hilabete artekoak:
1. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
2. Teodora Mitxelena (Irurita)
3. Mari Carmen Amendibar (Iurreta)
4. Carlos Oroz (Artze)
5. Leire Amundarain (Orozko)
2 eta 4 urte artekoak:
1. Mari Carmen Amendibar (Iurreta)
2. Iñaki Rekarte (Arizkun)
3. Teodora Mitxelena (Irurita)
4. Isabel Laurnaga (Arraioz)
5. Ion Peio Franziskonea (Beruete)
4 urtetik goitikoak:
1. Isabel Ibarrola (Azotz)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Jesus Ostiz (Olague)
4. Jose Antonio Sorbet (Olague)
5. Leire Amundarain (Orozko)
URRUXAK
8-12 hilabete:
1. Pedro Etxeberria (Zenotz)
2. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
3. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
4. Iñaki Rekarte (Arizkun)
5. Aitor Arana (Arrasate)
12-18 hilabete
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Gregorio Iraola (Arraiz-Orkin)
3. Isabel Laurnaga (Arraioz)
4. Maria Isabel Agirre (Arizkun)
5. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
18-24 hilabete:
1. Isabel Ibarrola (Azotz)
2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
3. Jose Antonio Sorbet (Burutain)
4. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
5. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2-3 urte:
1. Carlos Oroz (Artze)
2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
3. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
4. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)
5. Isabel Laurnaga (Arraioz)
3-4 urtekoak umatuak:
1. Leire Amundarain (Orozko)
2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
3. Isabel Laurnaga (Arraioz)
4. Maria Isabel Agirre (Arizkun)
5. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
Ugalketarako: Jose Antonio Sorbet (Burutain)
4-6 urtekoak umatuak:
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Leire Amundarain (Orozko)
3. Juan Jose Urteaga (Orozko)
4. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
5. Maria Isabel Agirre (Arizkun)
Ugalketarako: Ion Peio Franziskonea (Beruete)
6-8 urtekoak umatuak:
1. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
3. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
4. Isabel Ibarrola (Arotz)
5. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)
Ugalketarako: Jose Antonio Sorbet (Burutain)
8-12 urte artekoak
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Carlos Oroz (Artze)
3. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
4. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
5. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)
Ugalketarako: Isabel Laurnaga (Arraioz)
12 urtetik goitikoak
1. Carlos Oroz (Artze)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Pedro Etxeberria (Zenotz)
4. Leire Amundarain (Orozko)
5. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
Ugalketarako: Maria Isabel Agirre (Arizkun)
SARI BEREZIAK
• Azienda bururik onena: Maria Isabel Iparragirre (Arizkun)
• Ernalkuntza artifizialeko arrik onena: Iñaki Alkorta (Azpeitia)
• Ernalkuntza artifizialeko emerik onena: Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
• Indize genetiko onenak dituen zezena: Isabel Ibarrola (Azotz)
• Indize genetiko onenak dituen behia: Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
• Baztango zezenik onena: Iñaki Rekarte (Arizkun)
• Baztango behirik onena: Isabel Laurnaga (Arraioz)
• Ernalkuntza artifizialaren erabilerarik onena: Iñiguez anaiak (Zudaire)
• Ustiategiaren ugalkortasuna: Enrique Azkoiti (Otsagabia)
• Nafarroako Aretxea-INVAC Saria: Jose Ignacio Resa (Argedas) eta Iñiguez anaiak (Zudaire)
• “Bibi” saria: Isabel Laurnaga (Arraioz)