Herrietako eskolen besta irailaren 28an eginen da Zigan

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

Mendi ibilaldiak eginen dira errepetidorera eta Xabat aldera

Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango he­rrietako eskolen besta irailaren 28an eginen dute Zigan, Zigako gurasoek antolatu eta Baztango Udala, BKZ eta Zigako herriak lagunduta.
 
10:00etan ongieto­rria eskainiko zaie ikasle, irakasle eta gurasoei trikitilariekin. 10:30ean mendi ibilaldien irteera izanen da. Ibilaldi luzea plazatik errepetidorera (2 ordu ingurukoa) eta iblialdi labura plazatik Xabat aldera. 13:00etan Ene kanta ikuskizuna izanen da eta 14.00etan bazkari autogestionatua. 15:30ean dantzaldia izanen da Hauspolariek taldearekin eta atsal­dean puzgarriak, besta akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun