Amaiurko bestetako zozketa eta errebestak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

Amaiurko bestetan egindako zozketaren zenbaki sarituak zein izan ziren jakinarazi dute Amaiurtik. Lehenbiziko saria 5.073 zenbakiari egokitu zaio eta zenbakiaren jabeak bi lagunendako asteburu bateko egonaldia izanen du saritzat; biga­rren saritua 1.978 zenbakia da eta honen jabeak bi pertsonendako otordua izanen du Amaiurko Mendialde jatetxean. Sarituek amaiur.herria@gmail.com-era idatz dezakete.
 
Irailaren 19 eta 20an errebestak ospatuko dituzte. Ortziralean 20:00etan herritarren arteko arpana desafioa, afaria elkartean eta martxa goitiko ostatuen. Larunbatean 14:00etan zikiro jatea Frantxisko Santxotenak alaiturik, 21:00etan odolki eta zinger jatea eta 23:00etatik aitzin dantzaldia DANTZADI taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun