Pirritx, Porrotx, Marimotots eta beraien lagunek Bizipoza ikuskizuna eskainiko dute irailaren 20an Lekaroz Institutuko kiroldegian. Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak gonbidatuta etorriko dira eta 18:00etan hasiko dute ikuskizuna. Txartelak sei eurotan ondoko tokietan eros daitezke: Elizondon Intza, Axular eta Fantxiken; Donezteben Ekaitza ostatuan; Lesakan Haizea kafetegian; Beran Errekalde ostatua eta egun berean takillan.