Haurrendako aisialdi eskaintza ikasturte osorako

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

Udalak estreinakoz ikasturte osoko aisialdi programa prestatu du hau­rrendako. Aisian programaren helburua haurrei euskaraz gozatu, ikasi eta harremanak egiteko aukera ematea da eta eta neska-mutikoei eskolaz kanpoko jarduera ludiko eta hezigarrien eskaintza oparoa eginen zaie:
 
Erratzun baratze, sukaldaritza eta birziklapen eskola, asteazkenero, 15:00etatik 16:45era (5-8 urtekoendako) eta 17:00etatik 18:45era (9-14 urtekoendako), Etxelebert elkartean.
 
Elizondon Larunblai, ortziralero, 17:00etatik 19:00etara, Arizkunenea Kultur Etxean, 6-12 urtekoendako.
 
Oronozen Larunblai, bi larunbatetan behin, 17:00etatik 19:00etara, pilotalekuan, 6-12 urtekoendako.
 
Izena emateko epea irailaren 22an hasi eta urriaren 4 artio luzatuko da. Izena emateko fitxa biltzen duen orri­a ikastetxeetan partituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun