Pirinioetako behien nazio mailako lehiaketa-enkantearen 27. edizioa eginen da irailaren 20 eta 21ean Elizondon. Aipatzekoa da irailaren 19an, ortziral arratsaldeko 3etatik aitzinera abelburuak Merkatuko Plazan sartzeko aukera izanen dela.
Larunbatean 09:00ak baino lehen sartuko dira aziendak eta ordu horretatik aitzinera hasiko dira txanda kalifikatzaileak. Lehenago, 08:30ean, Baztango Aratxearen ibilbide gastronomikoaren inaugurazioa eginen da. 17:30etik 20:00etara behi aziendaren erakustaldia eta komentatutako txanda kalifikatzaileak eginen dira. Igandeko egitarauari dagokionez, 10:00etatik 14:00etara artisau feria eginen da. 11:30ean, Nafarroako aratxea eta Gorramendi gasna dastaketa eginen da. 12:00etan pintxo, salda eta busti lehiaketako sari banaketa. 12:30ean azienda enkantea eta 13:00etan azienda lehiaketaren sari banaketa eginen dira. Baztango aziendarik onenak ere sari berezia izanen du, Bibiren omenez.