ELA eritasunaren ezagutza eta ikerketa bulkatzeko bustiko dira Amaiurren

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 19a

Errebesten baitan, horma-baldearen erronkari eutsiko diote sokatira taldekoek larunbat eguerdian

Esklerosi Lateral Amiotrofikoa (ELA) eritasuna. Beharbada aunitzentzat ezezaguna zen duela hilabete pare bat arte arte. Orain, eritasuna ezagutarazteko eta ikerkuntzara bideratzeko dirua biltzeko helburuarekin mundu osoan egiten ari den Ice Bucket Challenge kanpainari esker hitzetik hortzera dabilen eritasuna da. Hain zuzen, hormaz betetako baldeak burutik beheiti botatzen ari dira famatuak eta hain famatuak ez direnak, kate moduan, batak bertzeari txanda emanez. Gure ingurura ere ailegatu da kanpaina. Irailaren 20an, larunbat eguerdiko 12:30ean Amaiurko errebesten barrenean Amaiurko sokatira taldekoak bustiko dira, duela bi urte eritasun honekin hildako Joxe Jabier Sarratea taldekidea gogoan.

Mieljoxe Ariztia, sokatira taldeko entrenatzaileak aipatu digunez, “lehengo eta oraingo sokatira taldeko partaideak biltzeko asmoa dugu plazan”. Nolabait, Joxe Jabier Sarratea taldekidearekin zuten zorra kitatu nahi dute eta Uhartetik jasotako gonbiteari erantzun. Ariztiak Sarratearekin tiratu zuen lau bat urtez, eta Euskal Herriko txapeldun elkarrekin izan zirela ere gogoan du. Hura eritu arte, ez omen zuen ELA eritasunaren berririk, baina Ariztiak aipatu digunez, “bereziki gogorra izan zen Jabierrek eritasun hori zuela jakitea eta ondotik jasan zuen prozesua”. Amaiurko sokatira taldeak ere bertze hiru talde, erakunde edo pertsonari pasatu beharko die elkartasunaren lekukoa, baina oraindik ez omen dute erabaki zeini.

Amaiurko errebestak

Besta egitarau “ofizialean” sartua ez badago ere, horma-baldearen erronka izanen da Amaiurko errebestetako ekitaldi nagusia baina ez bakarra. Irailaren 19 eta 20an errebestak ospatuko dituzte. Ortziralean 20:00etan herritarren arteko arpana desafioa, afaria elkartean eta martxa goitiko ostatuen. Larunbatean 14:00etan zikiro jatea Frantxisko Santxotenak alaiturik, 21:00etan odolki eta zinger jatea eta 23:00etatik aitzin dantzaldia DANTZADI taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun