Elkartearen jarraipena edo desagertzea eztabaidatuko du Eguzkilorek irailaren 19an

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 16a

Elizondoko Arizkunenean bilduko dira ortziral arratsaldeko 7etatik aitzinera

Elkar agurtu, iazko ikasturteko balorazioa egin eta aurtengoari buruz hitzegiteko irailaren 19an, ortziral arratsaldeko 7etan elkartuko dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Eguzkilore elkarteko bazkideak , txokolata goxo baten inguruan. Bilera garrantzitsua izanen da, gai nagusia elkartearen jarraipena edo desagertzeaz solastuko baitute.

Elkar agurtu, iazko ikasturteko balorazioa egin eta aurtengoari buruz hitzegiteko irailaren 19an, ortziral arratsaldeko 7etan elkartuko dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Eguzkilore elkarteko bazkideak , txokolata goxo baten inguruan. Bilera garrantzitsua izanen da, gai nagusia elkartearen jarraipena edo desagertzeaz solastuko baitute.

Kontuak kontu, ikasturte honetarako ere ikastaro eskaintza zabala prestatu du Eguzkilorek. Guttienez hamabi pertsonek eman behar dute izena ikastaroa egiteko eta irailaren 26a izanen da izen emateko hondar eguna.

Nere burua ezagutuz ikastaroa (guttienez 10 pertsona behar dira) urritik maiatzera eskainiko da astelehenetan 17:30etik 19:30era, hiru astetik behin. Ana Kariñena izanen da emailea eta izen emateko Mertxeri deitu behar zaio (948 452372). Bazkideek 85 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 100.

Erlajazio ikastaroa urriaren 6tik maiatzaren 25era eskainiko du Ana Bareak astelehenetan 17:30etik 19:00etara Arizkunenean. Izen emateko Itziarri deitu behar zaio eguerditan (948 580053). Bazkideek 85 euro eta bazkide ez direnek 100 ordaindu behar dute.

Zunba III ikastaroa urriaren 3tik maiatzaren 22ra emanen du Itsi Hernandezek igerilekuan ortziraletan 11:00etatik 12:00etara. Izen emateko Feliri deitu behar zaio (676 261283). Hemen ere bazkideek 85 euro eta bazkide ez direnek 100 ordaindu behar dute.

Dantza-Muxikoak hiruhileko ikastaroa urriaren 2tik abenduaren 18ra emanen du Cristobalek Arizkunenean, ortzegunetan 19:00etatik 20:00etara. Izen emateko Cristobal berari deitu behar zaio (646 505185). Bazkideek 36 euro eta bazkide ez direnek 42 ordaindu beharko dituzte.

Eskulanen hiruhileko ikastaroa, azkenik, Begoña Esparzak emanen du Arizkunenean urriaren 7tik abenduaren 16ra, asteartetan 15:30etik 17:00etara. Izen emateko Feliri deitu behar zaio (676 261283) eta bazkideek 45 euro eta bazkide ez direnek 54 euro ordaindu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun