Baztan Ikastolak jangelako zaintzaileen lan poltsa osatzeko deialdia egin du. Euskarazko ahozko maila ona eta janari-erabiltzaile txartela izan beharko du jangelako zaintzaileak eta urritik maiatzera, astean lau egunez ordu eta erdiko lananaldia izateko aukera. Eskaera orria eta dokumentuak Baztango udal bulegoetan aurkezteko epea irailaren 15etik 21era, 09:00etatik 14:00etara zabalik dago.
Deialdiaren oinarriak www.baztangoudala.eu, INEMeko web orrialdean eta www.navarra.es web orrialdean aurki daitezke.