Ortziral arratsaldeko txupinazoarekin hasiko dira Elbeteko Gurutze Sainduaren bestak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 12a

Txopoa goratuko dute Elbeten ortziral gauerdian. Utzitako argazkia

Herri bazkariarekin emanen diete bukaera bestei

Gurutze Sainduaren omenez egiten dituzte Elbeteko bestak, aurten ere ortzi­raletik astelehenera ospatuko dituzte, irailaren 12tik 15era. Urtero bezala, ekitaldi ugari prestatu dituzte.

Gurutze Sainduaren omenez egiten dituzte Elbeteko bestak, aurten ere ortzi­raletik astelehenera ospatuko dituzte, irailaren 12tik 15era. Urtero bezala, ekitaldi ugari prestatu dituzte.

 

ORTZIRALA, irailak 12

• 18:00etan txupinazoa eta bonba japoniarrak.

• 19:00etan futbol partida: ezkonduak ez­kongabeen kontra.

• 21:00etan Baztan Zopak.

• 22:30ean dantzaldia Frantxixkorekin.

• 00:00etan txopo goratzea.

• Ondotik dantzaldia Frantxixkorekin.


LARUNBATA, irailak 13

• 09:00etan dianak.

• 14:30ean zikiro jatea Jaione Elizagoienek alaituta. Zikiro jaterako txartelak Elbeteko Posadan eta Karrikan daude salgai. Haurren bazkarira joan nahi duenak Posadan apuntatu behar du, baita mus txapelketan parte hartu nahi bada ere, besta aitzinetik eta bikoteko hamar euro ordainduta.

• 20:00etan dantzaldia Oharkabe taldearekin.

• 22:00etan xingar jatea.

• 00:00etan Oharkabe taldearekin dantzaldia.

• Ondotik Tirri &Teri DJa.


IGANDEA, irailak 14

• 09:00etan dianak.

• 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00­­etara: puzgarriak, tren txutxua eta car-ak pedalekin.

• 11:00etan Meza Nagusia.

• 12:00etan luntxa.

• 14:00etan haurren bazkaria Posadan.

• 17:00etan mus txapelketa.

• 18:00ean haurren dantzaldia.

• 18:30ean txokolatada­.

• 20:00etan dantzaldia Haspolariek taldearen eskutik.

• 22:00etan zozketa eta sari banaketa.


ASTELEHENA, irailak 15

• 14:00etan herri bazkaria Karrikatxarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun