Paraguaiko Villarricako garapen poloari buruzko hitzaldia antolatu du Behar Bidasoa erakundeak. Irailaren 9an, astearte arratsaldeko 7etan izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
Jopoi elkarteak, Mari Cruz Andueza koordinatzailearen eta Miguel Mereles administratzailearen eskutik, informazio-hitzaldi bat emanen du, Paraguain, Guarirá destakamenduan, Villarrica barrutian gauzatzen ari den prozesua azaltzeko. Solasaldi horretan kooperatiben, apadrinatzeen eta Lansolen bidez sortzen diren enpresa txikien inguruan emandako urratsen berri emanen da.