MUTILDANTZAK

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

Baztango Mutildantzariak Urdazubiko Burdinaren Egunean eskaini zuten saioaren ondotik. Ondikol

Baztango Mutil Dan­tzari Taldeak baztandar guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie ohar bidez, «Baz­tandarren Bil­tza­rrean eta Elizondoko bes­tetan izandako mutildan­tzen emanaldietan eraku­tsi duten jokabide eta gizatasunagatik».
 
Ez dituzte alde batera­ utzi nahi izan «azken urteetako gertakari desa­tse­gin batzuk (Elbete 2013, Gartzain 2013, Elizondo 2014)», baina honen inguruan «bakoi­tzak bere ondorioak atera di­tzala», diote oharrean. Gaineratu dute, «mutildantza tradi­zio­nala irudikatu dutenean, ez dituztela inoiz emakumeak diskriminatu nahi izan». 
 
Elizondoko bestei begira, Santio Egunean, «herriko plazan mutildan­tza mistoak normaltasun osoz ospatzen ari zirela, Ikastolako parkera hurbil­du zen jendetza eta dan­tzari kopurua masiboa izan zela»­ azaldu dute, «ehun­ka biztanle eta 50 dantzari baino gehiago mutildantza tradizionalari babesa emanez». 
 
Uztailaren 26an, mutildantza tradizionala toki publikoan ezin zela dantzatu eta, Elizondoko barride batek, Ana Mari Marinek, bere loretokia eskaini zuela azaldu du Mutildantzari Taldeak eta eskerrak eman nahi izan dizkiote. 600 lagun baino­ gehiago bildu omen ziren­. 
 
Uztailaren 27an, 70 mutildantzari baino gehiago mutildantzan ibili zirela dio oharrak, eta ekitaldiari akabera emateko «gertakari hunkiga­rria» gertatu zela: «zortzi­koa dan­tzatu zen eta honeta­ra hainbat emakume gehitu ziren dantzarien eraz­tun handia osatuz».
 
Mutildan­tzari Taldeak eskerrak eman nahi diz­kie­­te Baztango biztanle, dantzari, txistulari, ataba­lari eta bereziki elkartea osatzen duten emakumeei. Eta Udalari eta eta herrietako alkateei, berriz­, «normaltasuna berrezar» dadin dei egin diete, «2015ean biziki espero dugun elkartasuna behin­goz lor dezagun, gure­ ka­­rriketan mutildan­tza behingoz gozatu ahal izateko. Dantza hau sen­titu­ eta isladatzeko modu biak (tradizionala eta mistoa) normaltasun eta erres­petu osoz eman behar direla onartuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun