Aurtengo Baztandarren Biltzarra berezietan bereziena izan da. Uholdeen ondorioak gaindituta elkartasuna izan zen nagusi. Elizondoko koadrilla guztiek bat egin zuten orga bakarrean, hain zuzen orduan egindako lanak eta jasotako elkartasuna eskertzeko. Orga apainduen lehiaketan, berriz, Gartzain izan zen irabazle, bigarren saria Berroetarendako izan zen eta hirugarrena Elbeterendako.