Hiri hondakinen tasetan aldaketak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

Udalak ohar bidez jakinarazi du hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerga-ordenantzetan aldaketak egon direla aurten. Hauek dira aldaketa nagusiak: ordenantza honi dagokion ordaina­giria Baz­tango herrien mugapean kokaturiko etxe­­bizitza guztiei luza­tuko zaie; hondakin tasan bi kontzeptu or­dain­tzen dira bilketari da­gokiona eta trata­­men­duari dagokiona. Bada, bilketari dagokion tasaren zatian distantziaren araberako ho­bariak aplikatuko zaizkie kontenedore puntu hurbilena etxetik 500 metro baino gehiagora dutenei. Horre­ta­rako, hobaria udal bu­le­goetan eskatzea beharrezkoa izanen da; akitzeko, tasak seihilekoan behin ko­bratuko dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun