Herri bazkariarekin emanen diete bukaera bestei elbetearrek

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

Lehendabiziko egunean goratuko dute txopoa Elbeten. Pello SAN MILLAN

Ortziral arratsaldeko txupinazoarekin hasiko dira

Gurutze Sainduaren omenez egiten dituzten bestak, aurten ere or­tzi­raletik astelehenera ospatuko dituzte, irailaren 12tik 15era:
 
ORTZIRALE, IRAILAK 12
• 18:00etan txupinazoa eta bonba japoniarrak. 
• 19:00etan futbol partida: ezkonduak ez­kongabeen kontra.
• 21:00etan Baztan Zopak.
• 22:30ean dantzaldia Frantxixkorekin.
• 00:00etan txoko goratzea.
• Ondotik dantzaldia Frantxixkorekin.
 
LARUNBATA, IRAILAK 13
• 09:00etan dianak.
• 14:30ean zikiro jatea Jaione Elizagoienek alaituta.
• 20:00etan dantzaldia Oharkabe taldearekin.
• 22:00etan xingar jatea.
• 00:00etan Oharkabe taldearekin dantzaldia.
• Ondotik Tirri &Teri DJa.
 
IGANDEA, IRAILAK 14
• 09:00etan dianak.
• 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00­­etara: puzgarriak, tren txutxua eta car-ak pedalekin.
• 11:00etan Meza Nagusia.
• 12:00etan luntxa.
• 14:00etan haurren bazkaria Posadan.
• 17:00etan mus txapelketa.
• 18:00etan haurren dantzaldia.
• 18:30ean txokolatada­.
• 20:00etan dantzaldia Haspolariek taldearen eskutik.
• 22:00etan zozketa eta sari banaketa.
 
ASTELEHENA, IRAILAK 15
• 14:00etan herri bazkaria Karrikatxarren.
 
OHARRAK
Zikiro jaterako txartelak Elbeteko Posadan eta Karrikan daude salgai. Haurren ­bazkarira joan nahi duenak Posadan apuntatu behar du, baita mus txapelketan parte hartu nahi bada ere, besta aitzinetik eta bikoteko ha­mar euro ordain­duta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun