Arraiozko bestak ospatzeko lau eguneko egitarau zabala prestatu dute, ortziralean hasi eta astelehena bitarte.
ORTZIRALE, IRAILAK 5
• 12:00etan altxaferoa, segidan txistulariak.
• 14:00etan haurren bazkaria.
• 15:00etan haurren jokoak eta ondotik txokolatada.
• 19:00etatik 20:30era Oharkabe taldearekin dantzaldia.
• 21:30ean Baztanzopak.
• 00:30ean Kontzertua Afu taldearekin eta dantzaldia Oharkaberekin. (Kubatak 3 euro eta txupitoak 2x1).
LARUNBATA, IRAILAK 6
• 10:00etan diana.
• 11:00etan herriko zaharrendako karta jokoak eta hamaiketakoa.
• 11:30ean haurrendako arrain harrapatzea Mardeako labaderoan.
• 11:30ean plater tiroketa.
• 14:30ean gazteen bazkaria.
• 17:00etan mus txapelketa Arizti elkartean.
• 18:30ean tortilla txapelketa eta segidan tortilla dastaketa.
• 19:30ean herriko dantzari ttikien emanaldia.
• 20:00etan dantzaldia herriko musikariekin, muxikoak eta bertze.
• 00:00etan gaupasa Trikidantz taldearekin. Gaita-joleak eta DJ Julen.
IGANDEA, IRAILAK 7
• 10:00etan Diana.
• 18:00etan Zurgai herri kirol taldearen emanaldia.
• 19:00etan Baztango dantzariak.
• 20:00etan kantaldia Leire Onsalorekin.
• 21:00etan dantzaldia Agerralderekin.
ASTELEHENA, IRAILAK 8
• 12:00etan haurrendako jokoak.
• 14:30ean zikiro-jatea trikitilariekin eta Agerralderekin.
• 17:00etan aulki-dantza herrikoia.
• 20:00 dantzaldia Agerralderekin.
• 00:00 Gaixoak Gu.