Ekitaldiz gainezka datoz aurten ere Arraiozko bestak

Ttipi-Ttapa 2014ko irailaren 5a

Igande arratsaldean herri kirol erakustaldia izanen da.

Ortziraletik astelehenera ospatuko dituzte Arraiozen bestak

Ortziral eguerdian botako dute altxaferoa, eta orduan hasiko dira ekitaldiak. Ilunabarrean eta gauean, erraterako, Oharkabe taldearekin dantzaldia izanen da eta gauez Afu taldeak ere kontzertua eskainiko du. Larunbatean, mus eta tortilla txapelketaz gain, dantza saioak izanen dira, bertzeak bertze. Igandean, berriz, herri kirol erakustaldia eta Leire Onsalorekin kantaldia izanen dira eta hondarreko egunean, astelehenean, zikiro jatea eginen dute.

Arraiozko bestak ospatzeko lau eguneko egitarau zabala prestatu dute, ortziralean ­hasi eta astelehena ­bitarte. Ortziral eguerdian botako duten altxaferoarekin hasi eta astelehenko zikiro-jatearekin akituko dituzte bestak.

Ortzirala, irailak 5

• 12:00etan altxaferoa, segidan txistulariak.

• 14:00etan haurren bazkaria.

• 15:00etan haurren jo­koak eta ondotik txokolatada.

• 19:00etatik 20:30era Oharkabe taldearekin dan­tzaldia.

• 21:30ean Baztanzopak.

• 00:30ean Kontzertua Afu taldearekin eta dan­tzaldia Oharkaberekin. Kubatak 3 eurotan salduko dituzte eta txupitoak 2x1eko eskaintzarekin egonen dira.

 

Larunbata, irailak 6

• 10:00etan diana.

• 11:00etan herriko zaha­rrendako karta jokoak eta hamaiketakoa.

• 11:30ean haurrendako arrain harrapatzea Mardeako laba­de­roan­.

• 11:30ean plater tiroketa.

• 14:30ean gazteen bazkaria.

• 17:00etan mus txapel­keta Arizti elkartean.

• 18:30ean tortilla txapelketa eta segidan tortilla dastaketa.

• 19:30ean herriko dan­tzari ttikien emanaldia.

• 20:00etan dantzaldia he­rriko musikariekin, muxikoak eta bertze.

• 00:00etan gaupasa Trikidantz taldearekin. Gaita-joleak eta DJ Julen.

 

Igandea, irailak 7

• 10:00etan Diana.

• 18:00etan Zurgai he­rri ­kirol taldearen emanaldia.

• 19:00etan Baztango dan­tzariak.

• 20:00etan kantaldia Leire Onsalorekin.

• 21:00etan dantzaldia Age­rralderekin.

 

Astelehena, irailak 8

• 12:00etan haurrendako jokoak.

• 14:30ean zikiro-jatea trikitilariekin eta Age­rralderekin.

• 17:00etan aulki-dan­tza herrikoia.

• 20:00 dantzaldia Agerralderekin.

• 00:00 Gaixoak Gu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun