Amaiurko bestetan egindako zozketaren zenbaki sarituak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2014ko irailaren 1a

Bi sari daude jokoan, aste bateko egonaldia landa-etxe batean eta bertzea bi pertsonentzako otordua Mendialde jatetxea

Lehenbiziko saria 5.073 zenbakiari egokitu zaio eta zenbakiaren jabeak bi lagunendako asteburu bateko egonaldia izanen du saritzat; bigarren saritua 1.978 zenbakia da eta honen jabeak bi pertsonendako otordua izanen du Amaiurko Mendialde jatetxean.

Diru pixka bat biltzeko boletoak saldu zituzten Amaiurko bestetan eta zozketa horretako zenbaki sarituak zein izan ziren jakinarazi dute Amaiurtik. Lehenbiziko saria 5.073 zenbakiari egokitu zaio eta zenbakiaren jabeak bi lagunendako asteburu bateko egonaldia izanen du saritzat; bigarren saritua 1.978 zenbakia da eta honen jabeak bi pertsonendako otordua izanen du Amaiurko Mendialde jatetxean.

Sarituek amaiur.herria@gmail.com helbidera idatz dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun