Txokoto auzoan ere bestak ospatuko dituzte ortziraletik igandera

Ttipi-Ttapa 2014ko abuztuaren 29a

Erraldoi eta buruhaundiak ortziral eta larunbatean aterako dira Txokotoko bestetan.

Larunbat eguerdian Txokotoko emakumezkoen IV. frontenis txapelketaren finala jokatuko dute

Ortziral ilunabarrean txupinazoa botako dute eta gauean Ufestuek, Muxu Beltza eta DJ Tiri & Tery ariko dira. Larunbatean, bertzeak bertze, Txokotoko emakumezkoen IV. frontenis txapelketaren finala jokatuko dute, zikiro jatea eginen dute eta gauez Aierrik taldearekin dantzaldia izanen da, eta ondotik DJ-a. Igandean goizez pilota partidak izanen dira Trinketean eta arratsaldez euskaraokea, Auspolariek taldearekin dantzaldia eta gauez suzko zezena.

Abuztuko hondarreko asteburuan ospatuko dituzte Elizondoko Txokoto auzoan bestak. Ortziral honetatik igandera, hain zuzen, abuztuaren 29tik 31ra. Eta urtero bezala, egunez egun ekitaldi saila prestatu dituzte.

 

Abuztuak 29, ortzirala

19:00etan txupinazoa eta segidan txistulariak, erraldoiak eta buruhaundiak.

20:00etan auzolanean aritu zen herriendako paella jatea eta dantza herrikoiak.

22:00etan Txokoto Fest: Ufestuek, Muxu Beltza eta DJ TIri & Tery.

 

Abuztuak 30, larunbata

11:00etan diana: txistulariak, erraldoiak eta buruhaundiak. Bonba japoniarrak ere izanen dira Maurizio eta Felix plazan.

12:00etan Txokotoko emakumezkoen IV. Frontenis Txapelketako finala Elizondoko frontoian.

14:30ean zikiro jatea.

Onditk jokoak.

Arratsaldez Populix DJ-a.

23:00etan dantzaldia Aierrik taldearekin.

Ondotik DJ-a.

 

Abuztuak 31, igandea

Goizez eta arratsaldez haurrendako puzgarriak.

12:00etan pilota partidak Trinketean.

18:00etan euskaraokea.

20:00etan dantzaldia Auspolariek taldearekin.

22:00etan suzko zezena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun