Xorroxin Irratiaren aldeko behikaka.com zozketako sariak eskuratzeko epea bukatuta, ordezko zenbakiak sartu dira indarrean

Ttipi-Ttapa 2014ko abuztuaren 29a

Aurtengoarekin seigarren aldiz egin dute Xorroxin Irratiaren aldeko Behikaka ekimena.

Lehendabiziko sariaren jabea bakarrik agertu da eta hori Burlatako bati egokitu zaio

Bigarren eta hirugarren sariak egokitu zaizkien boletoen saridunak ez dira agertu, eta hala ordezko zenbakiak sartu dituzte irratian Xorroxin Irratikoek. Bigarren sariaren ordezkoa lerroa 3 eta zutabea 88 duen boletoa da eta Josetxo Xorroxin irratiko langileak saldua da. Hirugarren sariaren ordezkoa lerroa 1 eta 32 zutabea duena da eta hau Arantzako Aterpean saldua da. Hamabortz eguneko epea izanen dute saria eskuratzeko.

Joan den uztailaren 27an egin zen Elizondon, Xorroxin Irratiak antolatutako behikaka.com zozketaren seigarren edizioa. Erdiz, Lore eta Neke behiek euren kakamokordoen bidez erabaki zituzten boletoen saridunak. Hauek atera ziren: lehenbiziko saria lerroa 1 eta zutabea 85 zuen laukitxoari tokatu zitzaion, Burlatan saldua. Bigarren saria lerroa 22 eta zutabea 51 zuen laukitxoari tokatu zitzaion eta hirugarrena lerroa 13 eta zutabea 44 zuenari. Bi hauek Baztandarren Biltzarra egunean saldu zituzten.

Saridunek hilabete bateko epea izan dute boletoak aurkezteko, baina lehenbiziko sariaren jabea baino ez da agertu epe horretan. Nuria Canpistegi Zudaire burlatarrari egokitu zaio lehenbiziko saria.

Bigarren eta hirugarren sariak egokitu zaizkien boletoen saridunak agertu ez direnez, ordezko zenbakiak sartu dituzte indarrean eta hauek hamabortz eguneko epea izanen dute saria eskuratzeko. Hauek dira ordezko zenbakiak: lerroa 3 eta zutabea 88 duenari bigarren saria tokatu zaio. Josetxo Xorroxin Irratiko langileak saldua da boletoa. Hirugarren sariaren ordezkoa, berriz, lerroa 1 eta zutabea 32 da eta Arantzako Aterpean saldua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun