Larunbatean Zozaian hildako langilearen heriotza salatu du LABek

Ttipi-Ttapa 2014ko abuztuaren 26a

43 urteko gizonezkoa hil zen larunbatean N-121A errepidean, Zozaia parean, kamioi bat konpontzen ari zen bitartean

Errioxako 43 urteko langilea hil zen joan den larunbatean N-121A errepidean, Zozaia parean, matxuratutako kamioi bat konpontzen ari zela. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, kamioia mekanikariaren gainera erori zen eta bertan hil zen langilea. LABek gogoratu du guttienez 25 langile hil direla aurten Euskal Herrian, eta Nafarroan heriotza utzi duen seigarren istripua izan dela.

Errioxako 43 urteko langilea hil zen joan den larunbat arratsaldean, N-121A errepidean, Zozaia parean dagoen baskulan. Langilea mekanikaria zen eta matxuratutako kamioi bat konpontzen ari zen ezbeharra gertatu zenean. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, kamoia mekanikariaren gainera erori zen eta bertan hil zen langilea.

Istripuaren harira, LABek oharra kaleratu du eta kontatu duenez, «langile honek Gruas Barragan enpresarentzako egiten zuen lan. Enpresa madrildarra baina espainiar estatuko puntu askotan baseak dituena. Konkretuki langile hau Kalahorrako basetik atera zen eta Zozaiaraino joan zen aipatu matxuratutako kamioia konpontzen saiatzeko. Hau da, langile honek larunbat batean 126 kilometro baino egin zituen aipatu kamioia konpontzera joateko». Bide batez, langilearen senitarteko eta lankide guztiei gure dolumina eta elkartasuna helarazi nahi izan die sindikatuak. Garraio sektoreko langile aunitzek lan baldintzen egoeraz ere aritu da LAB: «beheranzko kontratuak dira eta mugikortasun geografiko handi batera behartuak daude».

Bukatzeko, Zozaian gertatutako lan istripu honen kausak argitzeko exijitu du LABek: «berriro gerta ez dadin beharrezkoak diren neurriak har ditzatela exijitzen dugu».

Horrez gain, LABek gogoratu du guttienez 25 langile hil direla aurten Euskal Herrian, eta Nafarroan heriotza izan den seigarren istripua izan dela. Joan den urtean guttienez 50 langilek galdu omen zuten bizitza beraien lanpostuan.

Zenbait galdera eta kezka ere zabaldu ditu LABek oharrean: «langile honek bere lana modu egokian egiteko segurtasun eta lan arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren neurri guztiak betetzen ziren istripua gertatu zenean? Nola da posible kamioi baten matxura konpontzeko Kalahorratik mekanikari batek etorri behar izana? Ez zegoen inor hurbilago lan hori egiteko?»

Akitzeko, Zozaian gertatutako lan istripu honen kausak argitzeko eskatu du: «berriro gertatu ez dadin beharrezkoak diren neurriak har ditzatela exijitzen dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun