Nikaraguari buruzko jarduera Iruritako Jauregian

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 20a

ASNINA, Bidelagun eta Dorrea Elkarteak antolatua

‘Artoaren seme-alabak‘ izenpean larunbatean, abuztuak 23, 18:30ean Iruritako Jauregiaren lorategian, Nikaraguari buruzko jardunaldi kulturala ospatuko da. Nikaraguako folklore eta gastronomiarekin gozatu eta hura ezagutzera emateko aukera izanen dute ekitaldira hurbiltzen direnek, eta baita erakusketa eta dokumental bat ikusteko parada ere.

ASNINA (Nikaraguarren Nafarroako Elkartea) eta Baztango Bidelagun eta Dorrea elkarteak dira ekitaldiaren antolatzaileak. “Nafarroan bizi diren nikaraguarren bitartez Nikaraguako kultura ezagutzera eman” nahi dute ekitaldiaren antolatzaileek. Iruritako Jauregiak ere bere laguntza eskaini dio egitasmoari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun