Asteburu honetan Lekarozek hartuko du herriko besten lekukoa eta ortzegun ilunabarretik astelehenera bitarte haur, gazte nahiz helduek denetariko ekitaldietan parte hartzeko aukera izanen dute. Egunez egun, hau izanen da egitaraua:
Abuztuaren 21a, ortzeguna
20:00etan txupinazoa. 21:30ean gaita eta Mutildantzak. 22:00etan Baztan zopak herriko elkarte eta ostatuen. 00:00etan Dantzaldia Salaberri akordeoilariarekin.
Abuztuaren 22a, ortzirala
10:00etan Diana. Goiz-arratsaldez haurrentzako puzgarri eta jokoak. 11:00etan haurren jokoak. 14:00etan hurren bazkaria herriko elkartean. 18:00etan mus txapelketa. 19:00etan txokolatada. 19:30ean haurren mozorro lehiaketa trikitixa eta pandero doinuekin. 21:30ean gaita eta Mutildantzak. 23:30ean kontzertuak: Eztanda batukada, Kalera!, Zutik dirau, El adhesivo.
Abuztuaren 23a, larunbata
10:00etan Diana. 14:00etan gazteen bazkaria trikitixa eta pandero soinuekin. 18:00etan gazteen jokoak. 20:00etan dantzaldia Trikidantz taldearekin. 21:30 gaita eta Mutildantzak. 00:00etan dantzaldia Trikidantz taldearekin. Gaupasa Tirri&Teri Dj-arekin.
Abuztuaren 24a, igandea
10:00etan Diana.12:00etan Meza Nagusia. 13:00etan Herriko dantzariak eta ondotik luntxa. 18:30ean mariatxiak (Legate elkartearen eskutik). 20:00etan Hauspolariekin dantzaldia. 21:30ean gaita eta Mutildantzak. 23:00etan Hauspolariekin dantzaldia. Goiz-arratsaldez haurrentzako puzgarri eta jokuak.
Abuztuaren 25a, astelehena
10:00etan Diana. 11:30ean haur eta zaharren futbol partida. 14:30ean herri bazkaria trikitixa eta pandero doinuekin. 19:30ean dantzaldia Aierrik taldearekin. 21:30ean gaita eta Mutildantzak. 23:30ean dantzaldia Aierrik taldearekin eta Gaixoa ni.