Artzaintza gustuko dutenek, ezin izanen dute galdu abuztuaren 15eko hitzordua Amaiurren, besten egitarauaren baitan. Ardi eta artisauen erakusketa ederra izanen dute esperoan eta baita sona handiko txapelketak ere. Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Malerreka eta Bortzirietako artzain eta gasnagileek beren eguneroko lanaren zati bat jarriko dute ikusgai.
Goizean, izanen da XII. ardi lehiaketa eta ohikoa denez, buru beltzadun ardiak eta buru gorridun ardi latxak aurkeztu ahalko dira. Sail bakoitzean adinaren arabera banaketa eginen dute eta lau buru hoberenek dirusaria eskuratuko dute. Horretaz gain, ardi-gasna lehiaketa ere goizean jokatuko dute. Epaimahaiaren ustetan hiru gazta hoberenek, garaikur bana lortuko dute eta 80, 60 eta 40 euroko dirusaria hurrenez hurren.
Arratsaldean berriz, Artzain txakur txapelketaren txanda izanen da. Nazioarte mailako txapelketa da, XXXIX. edizioa da aurtengoa, Patxi Etxeberriaren X.memoriala eta Euskal Herri osoko artzainak etorriko dira.
Txapelketak hiru proba baztergarri ditu, eta horietan zakurren abilidadea ez ezik,obedientzia ere neurtzen da. Lehenengo proban, gehienez ere 3 minututan, eta ardirik gabe, zakurrak zirkuitu bati itzulia emanen dio. Egin beharreko bigarren ariketan, ardiak hartu eta artzainaren ondora bildu beharko ditu 6 minututan,tartean ateka batetik pasatuz eta egin beharreko azken lana, ardiak hesi baten barnera sartu eta ateri beharko ditu, gehienez ere 9 minututan. Ariketa guztiak hobekien eginen dituena irtengo da garaile.
Baina artzain kontuez gain, egitarau zabala izanen dute Amaiurren.
ABUZTUAREN 14a ORTZEGUNA
BEZPERA
20:00 Su-ziriak eta ezkil jotzea. El encierro txaranga herrien barna.
21:00 BAZTAN ZOPAK Jokin eta Mirentxu eta El Enierro txarangak alaiturik.
00:30 Gaupasa Boston Jai taldearekin.
ABUZTUAREN 15a ORTZIRALE
AMABIRJIN EGUNA
10:00 Baztan bidasoako XII. ardi eraskusketa eta lehiaketa, ardi-gasna lehiaketa eta artisauen erakusketa, Maialen eta Leire trikitilariek alaiturik.
11:00 Meza nagusia. Ondotik Gaztelu taldearen emanaldia elizan.
12:00 Herriko txistulariak herrian barna.
13:00 Mutildantzak eta hamaiketakoa.
17:00 Artzain zakurren desfilea trikitilariek alaiturik.
17:30 XXXIX. ARTZAIN ZAKUR LEHIAKETA eta Patxi Etxeberriaren X. Memoriala.
20:00 Lasto goratzea eta sokatira exibizioa.
21:20 Muxikoak, mutildantzak eta gaita.
23:00 Dantzaldia Frantziskorekin.
ABUZTUAREN 16a LARUNBATA
GAZTEEN EGUNA
11:00 Haurren esku-pilota finalak.
12:00 Mus zimizte Santxonian.
12:30 Haurren jokoak plazan.
14:00 Haurren bazkaria elkartean.
14:00 Gazteen bazkari autogestionatua Mertxeden.
16:00 Karrak eta puzgarriak, frontoian.
19:00 Txokolatada elkartean.
21:00 Muxikoak Gaztelu ostatuan.
23:00 Kontzertua Estu & Larri eta gaupasa Trakets taldearekin.
06:00 Zinger jatea Monumentuan.
ABUZTUAREN 17a IGANDEA
12:00 Herriko xixtulariak herrian barna.
12:00 Esku pilota partidek.
17:00 Itsasuko dantzariak.
18:30 Aire ahizpen kantaldia.
20:30 Mutildantzak eta gaita.
21:30 Zardin eta ziztor jatea plazan eta ondotik txokolatada Santxonian.
22:00 Hauspolariak taldearen emanaldia.
ABUZTUAREN 18a ASTELEHENA
ZIKIRO JATE EGUNA
12:00 Herritarren arteko pala txapelketako finala.
13:00 Boneta jaurtiketa eta herriko txistulariak.
14:00 ZIKIRO JATEA Kristian eta Sebastianek alaiturik. Ondotik Dantzaldia.
21:00 Mutildantzak, muxikoak eta gaita.
22:00 Tirri & Tery DJ, bestak dantzak akitzeko.