Herri Krosarekin hasiko dira Oronoz-Mugairiko bestak

TTIPI-TTAPA 2014ko abu. 13a, 11:30
Larunbatean Azkazkorron bazkalduko dute gazteek. Utzitako argazkia

Igandeko Herriko Egunean herri bazkaria eginen dute eta astelehenerako Resaka Eguna utzi dute

Oronoz-Mugairin ere ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin hasiko dira herriko bestak, baina aitzinetik, 10:00etan Herri Krosa ere izanen dute. Txupinazoaren ondotik, Amabirjin egunean pala txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbateko Gazte Egunean Azkazkorron bazkalduko dute gazteek eta igandeko Herriko Egunean herri bazkaria, herri kirolak eta txorizo eta patata tortilla dastaketa izanen dituzte. Asteleheneko Resaka Egunerako auzo afariak utzi dituzte.

ABUZTUAREN 14a ORTZEGUNA

HAURREN EGUNA

10:00 Herri krosa.

12:00 txupinazoa. Ondotik kalejira herrian barrena herri­ko gaztetxoek animaturik.

14:00 Haurren bazkaria.

16:00 Skeet Plater Tiroketa.

16:30 Haur eta gazte­txoendako ginkana eta probak.

17:00 Mus Txapelketa Ongi Eto­rri osta­tuan.

21:00 Baztan zopak.

00:30 Dantzaldia Frantzisko akor­deoilariarekin.

06:00 Xingar jatea.

ABUZTUAREN 15a ORTZIRALA

AMABIRJIN EGUNA

11:00 Meza Nagusia.

12:00 Herriko haurren dantza emanaldia. ­Ondotik luntxa.

17:30 Pala Txapelketako finalak.

19:00 Trikitixa erakustaldia herri­ko gazteen eskutik.

20:00 Puro Relajo taldearen emanaldia.

22:00 Kuadrilen afaria.

23:00 Dantzaldia Gabenara taldearekin.

ABUZTUAREN 16a LARUNBATA

GAZTE EGUNA

10:30 Txistulari eta gaiteroekin kalejira.

12:00 Partxis Txapelketa.

14:30 Gazte bazkaria Azkazkorron. Ondotik kalejira txarangak alaiturik.

20:30 Dantzaldia eta gazte mozorro besta Frantzisko akordeoilariarekin.

21:30 Tortilla lehia­keta.

23:30 Dantzaldia Roberto DJ-arekin.

ABUZTUAREN 17a IGANDEA

HERRIKO EGUNA

10:00 Kantatutako dianak.

14:00 Herri bazkaria.

17:00 Dantzaldia Salaberri­rekin.

20:00 Herri kirolak.

21:30 Txorizo eta patata tortilla dastaketa.

22:00 Salaberrirekin dantzaldia.

ABUZTUAREN 18a ASTELEHENA

RESAKA EGUNA

21:00 Auzo afariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun