Zigako San Lorentzo bestak abuztuaren 8tik 11ra ospatuko dituzte. Lau egun hauetan egitarau zabala izanen dute. Aipatzekoa da, iaz bezala, San Lorentzo egunean argazki erakusketa paratuko dutela, herritarren borondateari esker.
Ortzileria, abuztuak 8
Baztan-Zopa Eguna
• 20:00 txupinazoa, ezkil jotzea.
• 20:15 herriko trikitilariek herri itzulia eginen dute.
• 21:30 baztan zopak (txartela maiordomoek salgai).
• 12:30-05:30 Oharkabe musika taldearekin dantzaldia.
• 06:00 gosaria.
Launbeta, abuztuak 9
Haur eta Gazte Eguna
• 10:30 Herriko trikitilariak herrian barna.
• 11:00 gazte gosaria soziedadean.
• 11:00 mus txapelketa ostatuzarrian.
• 11.30 haur jokuak herriko plazan.
• 12:00 gazteak herriko ibilbidean trikitilariekin ibiliko dira etxez-etxe.
• 12:30 haur krosa.
• 14:00 haur bazkaria (txartela maiordomoek salgai).
• 17:00-19:00 haurrentzat puzgarriak eta nahi duen guztiarentzat zezen mekanikoa.
• 18:30 txokolatada.
• 20:00-22:00 Eztengiro taldearekin dantzaldia.
• 22:00 xinger jatea elizaren gibelean.
• 00:00.-05:00 Eztengirorekin dantzaldia.
• 06:00 gosaria.
Igendia, abuztuak 10
San Lorentzo Eguna
• 10:00 herriko trikitilarien itzulia herrian.
• 11:00 meza nagusia.
• 12.00 herriko argazki erakusketa eta luntxa.
• 12:00 Elizondoko buruhaundiak gaiteroekin.
• 19:00-20:00 Malerreka dantza taldekoen ikuskizuna.
• 20:00-21:30 Hauspolariek taldearekin kantaldia.
• 21:30 txalaparta eta joaldunak.
• 22:00 mutildantzak.
• 22:30 xinger eta magra jatea eliz gibelian.
• 00:00-03:00 Hauspolariek taldearekin dantzaldia.
Astelehena, abuztuak 11
Zikiroa
• 11:00 herriko trikitilariak herriko itzulian.
• 11:30 gaztetxoen frontenis lehiaketa.
• 12:00 herriko argazki erakusketa.
• 13:00 ezkil-jotzea.
• 14:00 zikiroa (txartela maiordomoek salgai).
• 20:00-01:00 Joxeangelekin dantzaldia.
• 01:00 xinger jatea.
• 02:00 ostatuan dj-a.
• 06:00 kazerolada.