Barraskilo elkarteak antolatuta, baratzeko izurriei eta gaitzei aurre egiteko ikastaro praktikoa antolatu dute abuztuaren 23an Oronozen. Elkarteko bazkideek 3 euro ordaindu beharko dute ikastaroarengatik eta bazkide ez direnek 5 euro.
Abuztuaren 23an, Oronozko elizaren ondoan gelditu ondotik, 10:00etatik 13:00etara baratzeko izurriak eta gaitzak ikusteko eta ezagutzeko bisitalditxoa eginen dute Ruthen baratzean. Esther Montero izanen da erakuslea. Ondotik bazkari autogestionatua eginen da, nahi dutenen artean.
14:00etatik 7:00etara landareekin egindako tratamendu prebentiboak eta sendagarriak prestatzeko ikastaroa eginen da. Erakusleak Orka eta Esther Montero izanen dira.
Izen emateko azken eguna abuztuaren 23a izanen da. Horretarako posta elektronikoz barraskiloak@gmail.com helbidera mezua bidali edo 678 445521 mugikorrera deitu behar da (Ruth). Aipatu bezala, Barraskilo elkarteko bazkideek 3 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 5 euro.