Baztango Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolaturik, heldu den irailetik aitzina Baztanen Larunblai aisialdi egitasmoa paratuko da martxan. Larunblai aisialdi programa da, ikasturte osoan luzatzen dena eta haur nahiz gaztetxoak lagunartean euskaraz aritzeko talde iraunkorrak sortzea helburu duena. Ortziral eta larunbat arratsaldeetan bi orduko saioak eginen dira Elizondon eta Oronozen, hurrenez hurren. Taldeak gidatzeko hezitzaile bila dabiltza eta horretan interesa duen gazte orok bere burua aurkez dezake.
Lanposturako oinarrizko eskakizunei dagokienez, EGA edo horren baliokidea (hori izan ezean euskararen gaitasun froga bat gainditzea); euskaraz ongi jakitea, hau da ahozko maila ona, bizia eta adierazkorra (horretarako elkarrizketa eginen da izangai guztiekin); begirale titulo ofíciala eta hau eta gazte aisialdian eskarmentua eskatuko dira. Gainera, Baztango euskaraz mintzatzea ere baloratuko da. Hileko 10 lanorduko kontratua eskainiko da, 2014ko irailetik 2015eko ekain artio, baita aisialdiko heziketan prestakuntza jasotzeko aukerak eta koordinaziogune egonkorra.
Curriculumak aurkezteko epea abuztuaren 6tik 20ra bitartean egonen da zabalik eta bi lekuetan aurkeztu behar dira, Euskaltzaleen Topagunean eta Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuan (bietara igorri behar dira).
Euskaltzaleen Topagunea
Ribed Parkea, 1.
31610 Atarrabia
Posta elektronikoz: ainara@topagunea.org
Tel.: 948 33 08 68 / 678 51 22 86
Baztango Udaleko Euskara Zerbitzua
Foruen Plaza, 1. 31700 Elizondo
Posta elektronikoz: euskara@baztangoudala.eu Tel.: 948 58 00 06