Baztango Udalak harrera egin die Bidasoaldean dauden Saharako hamalau haurrei

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 5a

Saharako haurrak, harrera familia eta udal ordezkariekin, Balleko etxearen atarian. Pello San Millan

Gero elkarrekin afaldu zuten denek Arizkungo elkartean

Baztango Udalak harrera bero bat egin zien abuztuaren 1ean, ortziral arratsaldean, Bidasoa euskaldera uda pasatzera etorritako hamalau haur sahararrei eta haien etxeetan dauden familiei. Urtero bezala Saharaztan Elkarteari esker haur hauek gure inguruan bi hilabeteko egonaldia pasatzeko aukera izaten ari dira.

Baztango Udalak harrera bero bat egin zien abuztuaren 1ean, ortziral arratsaldean, Bidasoa euskaldera uda pasatzera etorritako 14 haur sahararrei eta haien etxeetan dauden familiei. Urtero bezala Saharaztan Elkarteari esker haur hauek gure inguruan bi hilabeteko egonaldia pasatzeko aukera izaten ari dira.

Harrera ekitaldi hau uztailaren 5ean egitekoa zen, baina bezperako uholdeak zirela eta, gibeleratu behar izan zuten. Dena dela, Baztango Udalak harrera hunkigarria eskaini zien, opari bana eta guzti emanez. Ondotik, Balleko Etxearen atarian argazkia atera zuten, Palestinarekin elkartasuna agertzen zuen pankartaren gibelean. Gero denak elkarrekin Arizkungo elkartera joan ziren afaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun