Baztango Tokiko Gobernu Batzordeak onartutakoaren bidetik, 2014-2015 denboraldian Arizkunenea Kultur Etxeko gelak erabiltzeko eskaera aurkezteko epea zabaldu du. Gelak urritik ekainera bitartean erabiltzeko izanen dira, eta abuztuaren 29rako aurkeztu beharko da eskaera. Arizkunenea Kultur Etxean edo Baztango udaletxeko erregistroan egin daiteke, edo ePostaz kultura@baztangoudala.eu helbidera idatzita.