Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen Cultur 2014 programa asteburu honetan abiatuko da. Eskualdeari dagokionez, abuztuaren 2an, larunbat arratseko 10etan kontzertua eskainiko du Betagarri Arabako ska-rock taldeak Elizondoko Foruen plazan. Gainera, Dolores Redondoren ‘Zaindari ikusezina’ liburuko eszenatokietatik ere bisita gidatuak eginen dira laraunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera.
Betagarri taldeak eskainiko duen kontzerturako sarrera doan izanen da. Arabako ska-rock taldeak bere hogeigarren urteurrena ospatzen ari da, XXL izeneko lan berriarekin. Iñaki Ortiz de Villalba (ahotsa), Iosu Izagirre (baxua), Aitor Agirre (kitarra), Iker Uriarte (bateria), Unai Lobo (tronpeta), Mikel Sanz (tronboia) eta David Gaviá (saxoa) dira taldekideak.
Betagarri taldeak 2002an egin zuen bere lehen bira Europan barna. Urtebete beranduago Japonian jo zuten eta geroztik Estatu Batuetan edo Argentinan ere izan dira.