Egur loteak etxeetara eramateko aukera eskainiko du lehen aldiz Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2014ko uztailaren 30a

Abuztuaren 31 artio izanen da loteak eskatzeko aukera

Aurten lehenbiziko aldiz, Baztango Udalak egur loteak etxeetarat eramateko aukera emanen du. Udaletxean egur loteak bi modutarat eskatzeko aukera izanen da: lehenbizikoa, orain artio bezala hamabi euro ordainduz, eta bakoitzak bere lotea eginez. Bigarrena, berriz, hamabi euro ordaindu eta lotea etxera eramanen duen enpresa baten bidez izanen da.

Zerbitzu hau 522 euro (BEZ barne) inguru kostako da. Enpresak eskatzaileak eskatzen duen lekurat eramanen luke hamabi tonako kamioia. Loteak ondoko negutik aitzinerat eramaten hasiko dira, eta honen kostua hurrengo urtean kobratuko da. Egur loteak eskatzeko aukera, izan modu batera edo bertzera, abuztuaren 31 artio izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun