Tomas Sobrinoren margolanak ikusgai daude Arizkunenean abuztuaren 31 bitarte

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 29a

Tomas Sobrinok bere margo leihoetara hurbiltzeko proposamena egin du uda honetan ere. Utzitako argazkia

Elizondo margolariak berak egindako “Mis paisajes” filma ere ikus daiteke

Udako hitzorduari helduz, Tomas Sobrino Habans margolariaren “Juegos en la ventana” (Jolasak leihoan) erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean uztailaren 23tik abuztuaren 31ra.

Udako hitzorduari helduz, Tomas Sobrino Habans margolariaren “Juegos en la ventana” (Jolasak leihoan) erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean uztailaren 23tik abuztuaren 31ra.

Egunero, 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara ikus daiteke erakusketa. Erakusketa laguntzeko, margolariak berak egindako “Mis paisajes” filma ere proiektatzen da Arizkunenean, margotzera bultzatzen dioten gaiei eta paisaia begiratzeko bere modu berezira hurbiltzeko.

Erakusketan, olioz egindako bere azken margolanak ageri dira, naturarekin harreman zuzenean eginak eta urtaro ezberdinetan sentitutako emozioak eta momentu bakoitza definitzen duen argia harrapatu nahian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun