Baztango udal gobernuak prentsaurrekoa eskaini zuen uztailaren 23an Balleko Etxean, Elizondoko Kasinoren jabetzaren inguruko Udalak hartutako erabakiaren berri emateko. Hainbat dokumentazio aztertu ondoren Udalari argi gelditu zaio Kasinok aurkeztutako dokumentazioak ez duela inolaz ere frogatzen Kasinoren azpian dagoen lur zorua udalarena ez denik. Hau ikusita, udalak horrela jakinarazi dio Kasino elkarteari eta tasazio bat egingo du lurzoru hori okupatzeagatik dagokion kanona kobratzeko.
Garbiñe Elizegi alkatearekin batera, Mikel Ortega eta Florentino Goñik eman zuten udal erabakiaren berri. «Argi dago kasinoa eraikia dagoen lurra herrilurra dela, Udalaren izenean erregistratua ageri baita 1975ean» zioten udal agintariek.
Ondorio honetara ailegatzeko hiru txosten egin behar izan dira. Lehenbizikoan lurra herriarena zela ageri zen; ondotik, Kasinoak aurkeztutako dokumentazioarekin, elkartearena zela zirudien, baina hirugarren batek dio kontraerranak badirela dokumentazio horretan eta Udalaren izenean dagoenak daukala balioa.