Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dute uztailaren 27an, igande arratsaldeko 7etatik aitzinera Elizondoko Iriarte pilotalekuan. Hameka aizkolari ariko dira lehian, bi kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bat mozten, seguruenik Doneztebeko ferietan eginen den finalerako bortz txarteletako baten bila.
Aitor Senosiain (Olague), Xabier Mindegia (Beintza-Labaien), Eneko Saralegi (Leitza), Asier Pellejero (Areso), Iban Resano (Dorrao), Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz), Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien), Angel Eraso (Salinas de Oro), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz), Iker Vicente (Otsagi) eta Mieltxo Mindegia (Zubieta) ariko dira.
Raul Castro urroztarrak txapelketan ez aritzea erabaki du, ondorioz maila galduko du kanporaketako azken sailkatuarekin batera. Arestian aipatu bezala, kanporaketan sailkaturiko lehen bortz aizkolariek finalerako txartela lortuko dute.