Elizondon bizikletan ibiltzeko ekimenak egin ditu Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 24a

Utzitako argazkia.

Bizikleta-mugikortasuna bulkatzeko asmoz Udalak bizikletaldia antolatu zuen ekainaren 27an Elizondoko karriketan. Adin desberdineko herritarrek erantzun zioten deialdiari multzo polita osatuz. Orain artio, bizikletaldiak ikastetxeek hau­rrei zuzendutako ekimenak izaten ziren, Udalak, aldiz, herritar guztiei bideratu nahi izan die. Bizikletaldia Mendinueta karrikan bizikleta-mugikortasuna sustatzeko egin den muralaren osagarria da. Bi ekimen horien bidez eta  Elizondoko zenbait tokitan paratuko diren bizikleta-aparkalekuen bidez Udalak mugikortasun eredu iraunkorrago eta osasuntsuagoa bulkatu nahi du. Gauzak ho­rrela, uda hasieran egindako ekimen hauek heldu den udazkenean izanen dute segida. Oraingoz, Udalak herrian bizikleta erabiltzeko gonbite-oharra igorri berri du Elizondoko etxeetarat.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun