Baztan-zopa Egunarekin hasi eta zikiroarekin akituko dituzte Zigako bestak

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 24a

Haurrek izanen dute ederki pasatzeko aukera bestetan. Arantxa GAMIO

San Lorentzo egun handian herriko argazki erakusketa paratuko dute

Zigako San Loren­tzo bestak abuztuaren 8tik 11ra ospatuko dituzte. Lau egun hauetan egitarau zabala izanen dute:

ORTZILERIA, ABUZTUAK 8 - BAZTAN-ZOPA EGUNA

• 20:00 txupinazoa, ezkil jotzea.

• 20:15 herriko trikitilariek herri itzulia eginen dute.

• 21:30 baztan zopak (txartela maiordomoek salgai).

• 12:30-05:30 Oharkabe musika taldearekin dantzaldia.

• 06:00 gosaria.

LAUNBETA, ABUZTUAK 9 - HAUR ETA GAZTE EGUNA

• 10:30 Herriko trikitilariak herrian barna.

• 11:00 gazte gosaria soziedadean.

• 11:00 mus txapelketa ostatuzarrian.

• 11.30 haur jokuak he­rriko plazan.

• 12:00 gazteak herriko ibilbidean trikitilariekin ibiliko dira etxez-etxe.

• 12:30 haur krosa.

• 14:00 haur bazkaria (txartela maiordomoek salgai).

• 17:00-19:00 haurren­tzat puzgarriak eta nahi duen guztiarentzat zezen mekanikoa.

• 18:30 txokolatada.

• 20:00-22:00 Eztengiro taldearekin dantzaldia.

• 22:00 xinger jatea elizaren gibelean.

• 00:00.-05:00 Eztengirorekin dantzaldia.

• 06:00 gosaria.

IGENDIA, ABUZTUAK 10 - SAN LORENTZO EGUNA

• 10:00 herriko trikitilarien itzulia herrian.

• 11:00 meza nagusia.

• 12.00 herriko argazki  erakusketa eta luntxa.

• 12:00 Elizondoko buruhaundiak gaiteroekin.

• 19:00-20:00 Malerreka dantza taldekoen ikuskizuna

• 20:00-21:30 Hauspolariek taldearekin kantaldia.

• 21:30 txalaparta eta joaldunak.

• 22:00 mutildantzak.

• 22:30 xinger eta ma­gra jatea eliz gibelian.

• 00:00-03:00 Hauspolariek taldearekin dan­tzaldia.

ASTELEHENA, ABUZTUAK 11 - ZIKIROA

• 11:00 herriko trikitilariak herriko itzulian.

• 11:30 gaztetxoen frontenis lehiaketa.

• 12:00 herriko argazki erakusketa.

• 13:00 ezkil-jotzea.

• 14:00 zikiroa (txartela maiordomoek salgai).

20:00-01:00 Joxeangel­e­kin dantzaldia.

• 01:00 xinger jatea.

• 02:00 ostatuan dj-a.

• 06:00 kazerolada.

TXARTELAK
Otorduetako txartelak Baztandarren Biltzarraren ondotik salgai jarri dira iazko prezioetan baina abuztuaren 4tik aitzin erosten duenak salneurri handiagoa ordaindu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun