Zigako San Lorentzo bestak abuztuaren 8tik 11ra ospatuko dituzte. Lau egun hauetan egitarau zabala izanen dute:
ORTZILERIA, ABUZTUAK 8 - BAZTAN-ZOPA EGUNA
• 20:00 txupinazoa, ezkil jotzea.
• 20:15 herriko trikitilariek herri itzulia eginen dute.
• 21:30 baztan zopak (txartela maiordomoek salgai).
• 12:30-05:30 Oharkabe musika taldearekin dantzaldia.
• 06:00 gosaria.
LAUNBETA, ABUZTUAK 9 - HAUR ETA GAZTE EGUNA
• 10:30 Herriko trikitilariak herrian barna.
• 11:00 gazte gosaria soziedadean.
• 11:00 mus txapelketa ostatuzarrian.
• 11.30 haur jokuak herriko plazan.
• 12:00 gazteak herriko ibilbidean trikitilariekin ibiliko dira etxez-etxe.
• 12:30 haur krosa.
• 14:00 haur bazkaria (txartela maiordomoek salgai).
• 17:00-19:00 haurrentzat puzgarriak eta nahi duen guztiarentzat zezen mekanikoa.
• 18:30 txokolatada.
• 20:00-22:00 Eztengiro taldearekin dantzaldia.
• 22:00 xinger jatea elizaren gibelean.
• 00:00.-05:00 Eztengirorekin dantzaldia.
• 06:00 gosaria.
IGENDIA, ABUZTUAK 10 - SAN LORENTZO EGUNA
• 10:00 herriko trikitilarien itzulia herrian.
• 11:00 meza nagusia.
• 12.00 herriko argazki erakusketa eta luntxa.
• 12:00 Elizondoko buruhaundiak gaiteroekin.
• 19:00-20:00 Malerreka dantza taldekoen ikuskizuna
• 20:00-21:30 Hauspolariek taldearekin kantaldia.
• 21:30 txalaparta eta joaldunak.
• 22:00 mutildantzak.
• 22:30 xinger eta magra jatea eliz gibelian.
• 00:00-03:00 Hauspolariek taldearekin dantzaldia.
ASTELEHENA, ABUZTUAK 11 - ZIKIROA
• 11:00 herriko trikitilariak herriko itzulian.
• 11:30 gaztetxoen frontenis lehiaketa.
• 12:00 herriko argazki erakusketa.
• 13:00 ezkil-jotzea.
• 14:00 zikiroa (txartela maiordomoek salgai).
20:00-01:00 Joxeangelekin dantzaldia.
• 01:00 xinger jatea.
• 02:00 ostatuan dj-a.
• 06:00 kazerolada.