Baztandarren Biltzarraren oihartzuna oraindik itzali gabe dagoenean, Santio bestetan murgilduko dira Elizondon. Uztailaren 24tik 28ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte, horietako batzuk berriak. Erraterako, BKZren eskutik, Beartzungo Abentura Parken penduloan salto egiteko aukera izanen da larunbatean (15 urtetik goitikoentzat) eta astelehenean (15 urtetik beheitikoentzat). Honetarako eta hondar eguneko zikiro jaterako aitzinetik izen eman behar da, uztailaren 22an, astearte arratsaldeko 7etatik aitzinera, Herriko Etxean. Baina herrian ere, saltoka, kantari eta dantzan aritzeko eta ikusteko bertze hainbat ekintza izanen dira bortz egunez.
UZTAILAREN 24a ORTZEGUNA
BEZPERA
12:00 Txupinazoa eta Baztan-zopak Plazan. Ondotik Konpartsarekin itzulia.
16:00 Haurrendako margoaldia eta merendua Plazan.
17:30 Haurren Herri krossa.
18:30 Helduen Herri krossa (Baztango Lasterketa Taldeak antolatua).
19:30 Karrikadantza. Konpartsa, txistulariak, gaitariak, txaranga…
20:00 Salbea Elizan.Elizondoko Abesbatzak, Isabel Lacarren zuzendaritzapean, Eslavaren Salbea eta Santiagoren Ereserkia kantatuko ditu. Ondotik, Karrikadantza eta Erraldoien Dantza Plazan.
20:30 Atsaldeko txupinazoa eta txistorrada.
20:30 Munduko plateren dastaketa.
23:00 Zezensuzkoa.
23:00 Dantzaldia: Oharkabe Kuarteleko Zelaian.
23:30 Kontzertua Plazan: Sarkor - Esne Beltza - Tirri&Tery Jai Alai Guateque.
UZTAILAREN 25A ORTZIRALA
SANTIO EGUNA
09:30 Argi soinuak.
10:30 Karrikadantza.
11:30 Meza nagusia Elizan.
12:30 Karrikadantza. 13:00 Plazako Ekitaldia: Mutildantzak, Erraldoien Dantza Elizondoko Bandaren laguntzaz, Luntx Herrikoia.
18:00 Haurrendako Jokuak Baztan Berri eta Erlategin.
19:00 Bonba Japonesak.
19:30 Bertso saioa Plazan: Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Aitor Sarriegi eta Arkaitz Estiballes.
21:00 Dantza Herrikoiak Ziga Plazan.
22:00 Mutildantzak Plazan.
23:00 Su artifizialak. Japanddi Piroteknia.
23:30 Miguel Angel y el Mariachi de la Cantina Plazan.
01:00 Dantzaldia: Jalisko Plazan.
UZTAILAREN 26A LARUNBATA
GAZTE ETA PILOTAREN EGUNA
09:30 Argi soinuak Beartzunen.
10:00 Bizikleta martxa Plazatik Beartzunera.
10:30-13:30 Tirolina eta Penduloa BKZ Baztan Abentura Park. Gazte eta Helduak. 15 urtetatik goiti. Aurretik apuntatu behar da, uztailaren 22an 19:00taik aintzinet Herriko Etxean.
11:00 Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa. 11:00-14:00 haurrendako uretako puzgarriak. Igerilekurako Sarrera Librea. 14:00 Kuadrillen Bazkaria Baztandarreneko Gorapetan bazkalondoan: “Hauspolariek Taldea”. 16:00 Haurrendako ikuskizun musikala Plazan “DJ Porru”. 17:30 Pilota partiduak Baztan pilotalekua. Gazteak Pilota: Elizondoko IV. pilota torneoko finala Pilota Profesionala: Apezetxea-Pascual / Gorka – Merino I. Retegi Bi–Zabaleta/ Titin III – Barriola. 18:00 Erreka jaitsiera. 19:00 Baztan-zopak Txokoton. Ondotik Txaranga-bertso-poteoa elkartez elkarte. 20:30 Dantzaldia: Trikidantz Plazan. 21:00 Dantza Herrikoiak Ziga Plazan. 22:00 Mutildantzak Plazan. 24:00 Dantzaldia: Trikidantz Plazan.
UZTAILAREN 27A IGANDEA
HAUR, AITATXI ETA AMATXIEN EGUNA
09:30 Argi soinuak.
11:00 Erraldoi eta buruhaundiekin ibilaldia.
12:00 Puzgarriak eta Kars Laxoako pilotalekuan.
12:30 “Recreo de Elizondo” musika bandaren emanaldia Mariano Izeta Plazan.
13:00 Aitatxi ta Amatxi guziendako bazkaria.
16:00 Puzgarriak eta Kars Laxoako pilotalekuan.
16:30 Elizondoko V. Mus txapelketa Xalbador karrikan. Falfarak elkarteak antolatua (Erresidentzikoak ere apunta daitezke)
17:00 Behikaka.com.
19:00 Herri Kirolak Iriarte pilotalekuan. Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa. Kañamares anaien erakustaldia.
19:30 Txokolatada eta Bonba Japonesak Plazan.
20:00 Dantzaldia: Hauspolariek taldea.
21:00 Dantza Herrikoiak Ziga Plazan.
22:00 Mutildantzak Plazan.
22:30 Zezensuzkoa.
24:00 Dantzaldia: Aierrik Plazan.
UZTAILAREN 28a ASTELEHENA
HERRIAREN EGUNA
09:30 Argi soinuek.
11:00 Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia.
11:00 XVII. Munduko Kanika Txapelketa Merkatu Zelaian.
14:30 Zikiro Jatea Pilarren. Zikiroko txartelak hartzeko: Uztailaren 22an, asteartean, 19:00taik aitzin Herriko Etxean.
15:00-19:00 Tirolina eta Penduloa. BKZ Baztan Abentura Park. Gazte eta haurrendako, 15 urtetik behiti. Aurretik apuntatu behar da: Uztailaren 22an 19:00taik aintzinet Herriko Etxean.
21:00 Dantza Herrikoiak Foruen Plazan.
22:00 Mutildantzak Plazan.
24:00 Gizajua ni eta Kalejira.
02:00 Kontzertua: Zuek Ere Batukada.