Baztandarren Biltzarra egunean izandako gertaerak salatu ditu Plazara Dantzara taldeak

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 22a

Gizonezkoak bakarrik dantzatzen hasi ziren Mutildantzan sartu ziren emakumeak iraindu eta mehatxatu zituztela jakinarazi du

Plazara Dantzara taldeak Baztandarren Biltzarra egunean izandako gertaerak salatu ditu. «Plazan Mutildantza parekidea dantzatzen ari zen bitartean herritar talde batek Mutildantza diskriminatzailea antolatu zuen Ziga plazan eta hori burutzen saiatu zen. Hortik Mendi ostatu ondora joan ziren dantzatzera».

Plazara Dantzara taldeak Baztandarren Biltzarra egunean izandako gertaerak salatu ditu. «Plazan Mutildantza parekidea dantzatzen ari zen bitartean herritar talde batek Mutildantza diskriminatzailea antolatu zuen Ziga plazan eta hori burutzen saiatu zen. Hortik Mendi ostatu ondora joan ziren dantzatzera».

Plazara Dantzara taldeak dioenez, «emakumeen kontrako diskriminazioa gelditzeko asmoarekin emakume talde bat dantzara sartu zen. Honen ondorioz, gizon talde honek ez zuen bere ekintza diskriminatzailea burutzea lortu».

Momentu horretan gizonezko batzuk oldartu zirela eta emakumeak iraintzen eta mehatxatzen hasi zirela dioa Plazara Dantzara taldearen idatziak: «Irain sexistak eta xenofoboak entzun ziren. Zeudenen artean, emakume bati zuzenean “Te metería una hostia” erran zion bi aldiz eta honek buelta eman zuenean, beldurtuta eta bere burua arriskuan ikusten zuen bitartean “Te metería una estaca por el culo” entzun zen».

Plazara Dantzarak gogor salatu nahi ditu gertaera hauek eta argi utzi nahi du, «mehatxu guztien gainetik, lanean segituko duela plaza eta herri parekideak lortu arte. Horrelako jarrera diskriminatzaile eta faxistak ez ditugu onartuko herri honetan». Baztango eremu publiko guztietan emakumeen eskubideak bermatzen eta eraso sexista guztiak salatzen egonen direla gogorarazi ondotik, argi utzi nahi izan dute «hemendik aitzin epaitegietara joko dugula salaketa guztiekin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun