Nafarroako bigarren Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa igandean jokatuko da Elizondon

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 16a

Xabier Mindegia Beintza-Labaiengo aizkolaria igandean Elizondon izanen da.

Finalerako txartelaren bila hamaika aizkolari ariko dira

Elizondoko Iriarte pilotalekua Nafarroako bigarrenMailako Aizkora Txapelketako kanporaketaren lekuko bihurtuko da igande honetan, uztailak 27. Finalerako bortz txartelen bila hamaika aizkolari ariko dira lanean 19:00etatik aitzinera eta bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat ebaki beharko dituzte.

Hauek izanen dira parte hartuko duten aizkolariak: Aitor Senosiain (Olague), Xabier Mindegia (Beintza-Labaien), Eneko Saralegi (Leitza), Asier Pellejero (Areso), Iban Resano (Dorrao), Goizeder Belza (Etxarri Aranatz), Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien), Angel Eraso (Salinas de Oro), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz), Iker VIcente (Otsagabia) eta Mieltxo Mindegia (Zubieta). Raul Castro urroztarrak txapelketan ez parte hartzea erabaki du eta ondorioz, maila galduko du kanporaketako azken sailkatuarekin batera.

Kanporaketan sailkaturko lehen bortz aizkolariek finalerako txartela lortuko dute eta azken orduko aldaketarik ez bada, finala Doneztebeko ferietan jokatuko da, azaroaren 14an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun