Herritar guztiak Mutildantzak dantzatzera gonbidatu ditu Plazara Dantzara taldeak

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 15a

Gizon eta emakumeak Mutildantza dantzatzen Elizondon, duela bi urteko Santio bestetan. Artxiboko argazkia

Orain arte ospatu diren bestetan nahi izan duen guztiak parte hartu duela azpimarratu du

Besten garaia hasia dela eta, orain arte izan diren herrietako bestetan mutildantza parekideak dantzatu direla eta nahi izan duten guztiek parte hartu ahal izan dutela azpimarratu ondotik, «hemendik goiti izanen diren besta guztietan beldurrik gabe mutildantzak dantzatzera» gonbidatu ditu Plazara Dantzara taldeak herritar guztiak.

Plazara Dantzarak eremu publiko guztietan dantzatzeko eskubidea aldarrikatzen du eta bidenabar, «Elizondoko herriko plazan dantza parekideak dantzatzen diren ordu berean, ikastolan diskriminatzailea den ekitaldi bat antolatzea» salatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun