Arraiozko Merkataritza Guneak Baztan-Bidasoaldeko 2. Artisau Produktuen Azoka antolatu du uztailaren 19rako, larunbaterako. Baztan Bidasoako nekazaritzako elikagai ekozleei eta eskulangileei zuzendutako azoka da.
Larunbat goizeko 10etatik ordubietara eta arratsaldeko 4etatik 8etara jantziak, makilak, gazta, bitxiak, urregintza, mermelada eta bertze produktuak ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera izanen da larunbat honetan Nafarmendi Merkataritza gunean. Baztan Bidasoko elikagaiak promozionatzeko ekimen hau Merkatal Guneak egiten ari den ekintza desberdinetako bat da.