Oronozko San Martin ikastetxeko ikasle ohien bilkura

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 10a

Juan Mari ONDIKOL

Martin Urrutia Ezkurra ongileak bi ikastetxe eraiki zituen Oronozen. Gaur egun, bietako bakar bat ere ez da erabiltzen hasierako helburuendako, baina halere, San Martin ikastetxeko ikasle ohiak urtero biltzen dira, kontu zaharretaz gogoratzeko eta giro onean elkartzeko. Aurtengo bilkura ekainaren 21ean egin zuten José Luis Casla ikasle ohiak emandako meza aditu zuten, Jesus Rekalde marista organo joz eta Mari Carmen Torroba sopranoa kantari zela. Ondotik, urteko batzarra egin zuten Elizondoko Javier Alzugurenen gidaritzapean. Cabanillasko pilota eskolakoek jokatutako zesta punta partida ikusi ondotik Urgainen bazkaldu zuten. Bazkalondoan ere giro ederra izan zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun