Otondotarrak Erratzun bildu dira aurtengoan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 10a

Juan Mari ONDIKOL

Mundu osoan Otondo abizena daramatenek seigarrenez bildu dira. Aurten, Erra­tzun egin dute bilkura ekainaren 21ean. Zehazki, Gorostapoloko Otondoan duten jatorrizko sortetxea Baztanen ez ezik, Europan eta Amerika osoan hedatuak dauden Otondotarrek. Hildakoen aldeko meza aditzeaz gain, Erratzuko Bestaberri eguneko prozesioan ere parte hartu zuten, Oronozko Urgainen bazkaldu aitzinetik. XVIII. mendean joan ziren lehenbiziko Otondotarrak Baztanetik Ameriketara, Argentina eta Txile aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun