Baztango Herrietako Eskoletako ikasleek, kurtso akabailako kontzertuaren ikuskizuna aurkeztu zuten ekainaren 17an Iruritako Aranabia pilotalekuan. 3-12 urte arteko 316 ikasleek Axun eta Judithen zuzendaritzapean, kantak, dantzak, jokuetan oinarritutako lana, euskal eta kantu afrikarrak txandatuz, ikasturtean zehar Afrika proiektuko musika eta gorputz hezkuntzako lana erakutsi zuten.