Ikasturtean osotara 87 lagunek eman dute izena Solaslaguna egitasmoan, 16 taldek parte hartu dute eta hainbat saio interesgarri egin dituzte: Solaspoteoa, Donamariako mendi buelta, sagardotegia, eta akitzeko, egun osoko egitaraua Amaiurren, ekainaren 14an. Goizean 9 lagun bildu ziren Hika ikasteko ikastaro trinkoan, bazkarian 15 lagun izan ziren Elkartean eta ondotik bisita gidatua izan zuten Amaiurko herrian eta Monolitoan.