Udako zinema zikloa abiatu da herriz herri

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 10a

Duela urte batzuk Elizondoko Merkatuko plazara mugatzen zen Udako zinema zi­kloa , baina aurten he­rriz herri dabil uztaileko astelehen guztietan eta abuztuaren 4an. Pelikula guztiak 22:00etan hasiko dira. Arte eta Kultura egitarauaren barrenean bortz emanaldi antolatu ditu Baztango Kultura Batzordeak.
 
Uztailaren 7an, Prop & Berta filma eskaini zuten Elizondon.
 
Uztailaren 14an, Momo filma izanen da ikusgai Berroetako frontoian.

Uztailaren 21ean, Chef, zorionaren errezeta filma ikusteko modua izanen da Iruritako trinketean. 
 
Uztailaren 28an, Asterix eta Obelix, maiestatearen zerbitzua filma eskainiko dute Azpilkuetako frontoian.
 
Abuztuaren 4an, azkenik, Porco rosso filma emanen dute Erra­tzuko frontoian.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun